Euriak ez gaitu kikiltzen! Bazkari goxoaren ondoren mendira joan gara. Margarita behiaren historia ezagutu eta bere hezurdura ikusteko aukera izan dugu.
“Jentilzulo” kobazuloa bisitatu dugunean Olatzek eta Gemak hango istorio interesgarriak kontatu dizkigute. Merienda goxoa jan eta “Eguzkizulon” desio bat eskatu dugu etxera itzuli aurretik
-Zer egingo ote dugu gauean?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina