2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

ARANTZAZUKO BASILIKARI BISITA

Gandiaga museoko erakusketatik eta goiko ibilbidea eginez, basilikaren aurreko plazoletara jeitsi ginen.
Hango harmailetan bazkaldu genuen.

Jolas pixka bat egin ondoren basilika ikustera joan ginen.

Arantzazuko historiaren berri genuen bitartean "Oteizaren apostoluak" ikusten txundituta gelditu ginen!! Eskailerak jeitsi eta Txillidaren "infernuko ateak" zeharkatu ondoren elizan sartu ginen.
Sartu orduko ,Lucio Muñoz-ek absidean egindako erretablu zoragarria ikusi genuen. Erdi -erdian, artzaiak aurkitutako ama birginaren irudi dotorea kontenplatu genuen.
 Kriptaren barruan "Nestor Basteretxeak" margotutako irudi liluragarri eta modernoak ikusi genituen.

 Leku izugarria da, artez betea dago.
Primeran pasa genuen eta asko ikasi genuen!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina