2015(e)ko uztailaren 13(a), astelehena

LEGAZPIKO LENBURRERA BISITA

Industria iraultzari buruz gehiago jakiteko asmotan Legazpira joan ginen. Lenburren eskutik, ekualdeko industrien sorrera eta bilakaera ikasteaz gain, gure aiton-amonen ume garaian murgildu ginen. 
Bisita interesgarria benetan!





AGUR SEIGARREN MAILA!

BUKATU DA SEIGARREN MAILA!!!!

 Irailean etapa berriari ekingo diogu, AUPA DBH!!







ESKULAN ERAKUSKETA

Aurten Euskaraz Bizi jaialdiaren inguruan egindako hainbat eskulan eraman ditugu urtero antolatzen dugun erakusketara. 

- Zoragarria geratu zaigu!



2015(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

INDUSTRIA IRAULTZA



XIX. eta XX. mendeetan zehar lan sektoreek izan duten  bilakaera hobeto ikusi ahal izateko informatika saioetan grafiko hauek prestatu ditugu:









EUSKARAZ BIZI JAIALDIA

EUSKARAZ BIZI JAIALDIA

Hiru astetako entsegu eta prestaketek maiatzaren 7an jaialdi bikaina ahalbideratu zuten. Dantzaz gain zailtasunei eta erronkei aurre egiten ikasi dugu elkarrekin lana eginez. Bolada polita izan da eta bukatu bada ere denok oroitzapenean gordeko dugu. Baita gure gurasoek ere, a zer sorpresa hartu zuten!

















2015(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

6.B AKROSPORT


6.mailako ikasle guztiak , "Akrosport"  saio bat eskeini genuen ikastolan. Akrosport,   koreografia eta akrobazia batera landuz praktikatzen da eta guk  Gorputz Heziketako klaseetan  ikasi dugu eta oso gustura gainera!

Lehen hezkuntzako 4.mailako  ikasleek  eta gure gurasoek konbidatu genituen ikustera etortzeko eta aho zabalik eduki genituen saio osoan.

- Begira begira argazkia hauek!













2015(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

BERTSO PAPER LEHIAKETA!

Gure gelakideak diren  Izaro Lesaka eta Igone Aldamak  herri mailan antolatutako bertso paper lehiaketan aipamen berezia jaso dute.


                                                          ZORIONAK BIKOTE!!!!