2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

DOINUAK IKASTEN

Aukera polita doinuak praktikatzen jarrai dezazuen.

GERNIKAKO ARBOLA

Oraindik unitatea bukatzeko dexente falta bazaigu ere, irteera egiteko eguna gertu dugu. Ostiraleak Gernikara joango gara!
Han ekintza desberdinak egingo baditugu ere,  Juntetxean Gernikako arbolaz gain, Iparragirreren gitarra eta abestiaren partitura ikusiko ditugu. Kantatu  ere egin beharko dugu, ala? Bideo honek bidez lehenengo zatia gutxienez erraz ikasiko duzu:


Gernikako arbola

da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua



ESPAINIAKO PROBINTZIAK

Autonomia Erkidegoen izenak ikasi ondoren probintziak ikasteko unea iritsi zaizu. Oraingoan ere izenak eta mapan kokatzen jakin behar duzu eta mapa hauek lagunduko dizue zeregin horretan:

IZENAK IKASTEKO: PUZZLEA

Ikasi ondoren, IZENAK DAKIZKIZULA EGIAZTATZEKO


ONDO KOKATZEN dituzula egiaztatzeko


AUTONOMIA ERKIDEGOAK

Espainiako autonomia erkidegoen izenak eta kokapena ikasten lagungarri izango zaizkizue hiru helbide hauek:

PUZZLEA

IZENDATU

MAPAN KOKATU



2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

AROTZ-ENEA: HIRUGARREN EGUNA

Dutxatu eta  ondo apaindu ondoren, zenbat dantza, salto eta brinko atzo gaueko diskotekan! Neka-neka eginda oheratu ginen eta goizean atzo baino gehiago kostatu zaigu ohetik jeikitzea. Nekea? Teilatuetako elurra?

Gosaldu ondoren  aldameneko herriraino, Aldatz,  joan gara eta gezurra badirudi ere eguzkitan egin dugu bidaia. Azkeneko orduak jolas egiteko aprobetxatu ditugu eta arratsaldeko hirurak jo orduko, trasteak hartu eta autobusean sartu gara.
Bageneuen etxekoak ikusteko gogoa, baina... penaz utzi dugu Arotz-Enea.









2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

AROTZ-ENEA. BIGARREN EGUNA - 2

Lo piska bat egin ondoren, dantzan eman diogu hasiera egunari. Makarrak kendu, aurpegia garbitu, pijama erantzi... eta gosaltzera jeitsi gara.

Aterik egin dugu mendi buelta! Gaurkoan kapa horiak motxilan geratu dira. Hau poza! Harrobia ikusi, pagadiaz gozatu, hainbat jolas egin eta azkar batean tripa betetzera iritsi gara. 

Arratsaldean bi tailer burutu ditugu: espresioa eta ukenduak (oparitxo bat daramagu). Ekintza asko egin arren denbora librerako geratzen zaizkigun tarteak ONDO aprobetxatzen ditugu.
Gauean diskoteka daukagu.: irrikitan gaude.







AROTZ-ENEA. BIGARREN EGUNA - 1


Bigarren egunari hasiera emateko arazo txikitxo batekin aurkitu gara;  Errauskinek izan zuen arazo bera, alegia.

12 bota berdin, beste horrenbeste oinetan sartu behar eta zein nori egokitzen zitzaion jakiteko, direnak eta ez direnak egin behar izan ditugu.


Begira - begira … Zer egin dezakegu Zuhatzan horrelakorik gerta ez dadin? Eman egurra iruzkinei!

2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

AROTZ-ENEA - LEHENENGO EGUNA - 2

Euriak ez gaitu kikiltzen! Bazkari goxoaren ondoren mendira joan gara. Margarita behiaren historia ezagutu eta bere hezurdura ikusteko aukera izan dugu. “Jentilzulo” kobazuloa bisitatu dugunean Olatzek eta Gemak hango istorio interesgarriak kontatu dizkigute. Merienda goxoa jan eta “Eguzkizulon” desio bat eskatu dugu etxera itzuli aurretik -Zer egingo ote dugu gauean?

AROTZ-ENEA - LEHENENGO EGUNA - 1

Oso bidai ona egin dugu; Abesten pasatu dugu bide guztia. Iritsi orduko eta etxe dotore honen historia kontatu ondoren traste guztiak logeletara eraman ditugu. Areto handi eta dotore batean, pinpon mahaia, futbolina, mahai jokuak… eta antzerki bikainak egiteko aukera eduki dugu.

 

EUSKAL HERRIKO PROBINTZIAK ETA HIRIBURUAK

Euskal Herria lantzen hasteko errepasa ditzagun probintzien eta hiriburuen izenak mapa honetan klikatuz:


OZEANOAK ETA KONTINENETEAK

Inguruneko 2. unitatean geografiako hainbat kontzeptu ikasi beharko ditugu eta horretarako  mapa artean ibiliko gara. Ikastolan Irristalari joku interaktiboa lagungarri izango dugu; etxean, berriz interneten aurki daitezkeen hainbat joku erabiltzea proposatzen dizuegu. Hemengo hau gaztelaniaz egon arren, kontinenteen eta ozeanoen kokapena ikasteko erosoa izan daiteke.