2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

AROTZ ENEAKO BIDEOA

Badira hiru aste... Arotz-eneara joan ginela.

Pasatutako une ederrak gogoratuko dituzue bideotxo  hau ikusiz.

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

ARRAKASTA ITZELA!

Izugarria izan zen! Dantzari bikainak gara eta gurasoak, aiton-amonak, herritarrak... harrituta utzi genituen. ETB1-ean ere albiste izan ginen. Hemen duzue telebistan agertutako berria:



Eta ikusterik izan ez zutenentzat hemen duzue dantza osoa:

(Mila esker bideo eder hau posible egin duzuen ikasle ohiei: Maialen Torres, Kerman Garralda, Amaia Landa eta Maite Plazaola)

EUSKARAREN EGUNA

Gainean dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Bai, Flashmob erraldoia egiteko eguna!
Asko entsaiatu dugu (argazkia lekuko!) eta fenomeno ateratzen zaigu. Abesti hau ere kantatuko dugu eta aspaldi ikasi bagenuen ere, ez zaigu gaizki etorriko bizpahiru aldiz abestea!

Behin betiko abestia

Gainean dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Bai, Flashmob erraldoia egiteko eguna!

Asko entsaiatu dugu eta fenomeno ateratzen zaigu. Abesti hau ere kantatuko dugu eta aspaldi ikasi bagenuen ere, ez zaigu gaizki etorriko bizpahiru aldiz abestea!