2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

BUKATU DA!!

IKASTURTEKO AZKEN EGUNERA IRITSI GARA. 
Zenbat gauza egin ditugun hamar hilabete hauetan! Blogean atzeraka joanez birgogora ditzakezue. 
Irailean berriro ikusiko dugu elkar, bitartean... ONDO PASATU OPORRAK!!! 



ZUMAIA

6. unitatean landutako ekosistemak bertatik-bertara ikusi ditugu Zumaian. 

Egun ederra pasatzeaz gain asko ikasteko aukera izan dugu!
Hemen duzue ateratako argazki-bilduma:

INGURUA AZTERTZEN

ESKU LAN ERAKUSKETA

HONA HEMEN URTE GUZTIAREN ZEHAR EGINDAKO ESKU LAN BATZUK. Zelai Ariztiko erakusketa aretoan izan ditugu erakusgai. - Artista bikainak gara gu!




2014(e)ko ekainaren 22(a), igandea

CHOCOLATE PARTY

Hello! Last Thursday we had a Chocolate party with 1st grade students.We told them a story, sang songs and ate chocolate. We all had a great time. It was FANTASTIC!!!!




2014(e)ko ekainaren 19(a), osteguna

BERTSOLARITZA

Bertsolaritzako azken saioan doinu berezi bat ikasiko dugu: IRRI EGITEN DUNARI. Udarako kanta polita, ezta?

EUSKARAZ BIZI

Aurtengo Euskaraz Biziko ipuin lehiaketan Igone Aldama  izan da saritua “Euskaldun bat Erroman” ipuinarekin.
-ZORIONAK IGONE!!












2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea

6. UNITATEA

Unitate honetan Ekosistema desberdinak eta beraietan aurki ditzakegun bizidunak aztertuko ditugu, baina... zer da ekosistema bat? Txanela.net-eko aurkezpen honek argituko digu kontzeptu hau!


BEROAREN 5. ESPERIMENTUA

BEROA ETA GORPUTZ LIKIDOEK BEROAREKIKO DUTEN PORTAERA Helburua Termometro baten funtzionamendua ikustea - Zer gertatu da? Erlenmeyer matrazera ura eta koloratzailea bota ondoren, matrazea, zulodun kortxo batez itxi eta zulotik beirazko hodia pasatu dugu.
Azkenik gure gorputzaren berotasuna aprobetxatuz likido urdina berotu eta... - Hara lortu dugu!!

BEROAREN 4. ESPERIMENTUA

GASEN DILATAZIOA Helburua: Airea berotzen denean dilatatu egiten dela eta hoztean uzkurtu egiten dela ikustea.
Zer gertatu da? Barruko airea hozten zen heinean globoa barruraka sartu da, botilak zurrupatu balu bezala. Ondorioa: Airea berotzen denean dilatatu egiten da eta globoa puztu egiten du. Hozten denean, berriz, uzkurtu egiten da eta globoa hustu.

BEROAREN 3. ESPERIMENTUA

SOLIDOEN DILATAZIOA Helburua: Burdina beroaren bidez dilatatzen dela ikustea. Zer gertatu da? Potearen tapari txanponaren neurriko zuloa egin ondoren, " justu-justu" pasatzen zela konprobatu dugu. Gauza bera burdin hariarekin egin dugu. Bi kasutan, txanpona berotzean pasatzen ez dela gelditu zaigu.
Ondorioa: Burdin haria (alanbrea) berotzean dilatatu egiten da eta hoztean, berriz, uzkurtu.

BEROAREN 2.ESPERIMENTUA

KONBEKZIOA Helburua: Beroa konbekzioz nola hedatzen den ikustea. Zer gertatu da? Zerrautsa biraka hasi da, gora eta behera, etengabe.
Ondorioa: Ura berotzen denean dilatatu eta goraka joaten da. Gora iristean hozten delako uzkurtu eta behera etortzen da. Horregatik, ur korronteak sortzen dira.

BEROAREN 1. ESPERIMENTUA: EROALEAK ETA ISOLATZAILEAK

  • HELBURUA: Hainbat material (egurra, plastikoa eta metala) beroaren eroaleak edo isolatzaileak diren jakitea.

  • MATERIALA:
    • Ura berotzeko ontzia
    • Kristalezko ontzia
    • Gurina
    • Bolatxoak
    • Hiru koilara: egurrezkoa, plastikozkoa eta metalezkoa.

  • NOLA EGIN:
  1. Liburuan ikusten den bezala, itsatsi bolatxo bana koilaren kirtenetan gurina
    erabiliz bolatxoak itsasteko,eta sartu koilarak ontzian.
  2. Bota ur beroa, gutxi gorabehera 7,5 cm-ko altueraraino.
  • DATUAK: (ZER GERTATU DA?):
    Metalezko koilaratxoaren bolatxoa erori da jarri eta minutu erdira, baina egurrezko eta plastikozko koilaretatik ez da bat ere erori.


    .ONDORIOAK:
    Metala oso bero eroale ona da eta egurra eta plastikoa, berriz, bero isolatzaileak.