2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

ODOL EMAILEAK IKASTOLAN

Lantzen ari garen gaiaz  gehiago jakiteko odol emaileen elkarteko bi erizain izan ditugu gelan. Odolari eta zirkulazio aparatuari buruz genekien hainbat eduki errepasatzeaz gain, odol ematearen garrantziaz jabetu gara.
Guztiok 18 urte betetzen ditugunean odola ematen saiatuko garela agindu diegu!










- Mila esker bisitagatik eta...
 opariagatik!












2015(e)ko urtarrilaren 27(a), asteartea

ZIRKULAZIO APARATUA

Zirkulazio aparatuari buruz ikasten ari garena hobeto jasotzen lagunduko dizue HEMEN klikatuz aurkituko duzun animazioak eta GALDERA hauek. Beheko bideoa ere lagungarri izango duzu.





2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

BIHOTZA

6.C-ko Julenek ekarritako txerri bihotzari esker, organo honen ezker eta eskuin aldea, aurikulak eta bentrikuluak, balbulak, arteria eta zainak... bertatik bertara aztertzeko aukera izan dugu.






GABONETAKO KRISMA ETA IDAZLAN LEHIAKETA

A zer nolako uzta jaso genuen abenduaren 19an! Sinisteak ere lan du: sari eta aipamenen artean  lau izan zien gure gelan. Eta ez ahaztu aurkezleak esandakoa, denentzat ez zegoela eta saririk gabe geratu zirela  lan bikain asko. 






- ZORIONAK SARITUAK IZAN ZINETEN GUZTIOI  ETA BAITA BESTE PARTEHARTZAILEEI ERE!





Ipuinak irakurtzeko aukera polita!

2015(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

3.unitatea: GIZA GORPUTZA

Hau zortea izan duguna, 3. unitateari hasiera eman orduko Jokin arkuma-erraiekin azaldu zaigu! Beno, gu ez gara arkumak, baina ziur asko gure barruko aparato eta sistemak ez dira oso desberdinak izango. Behatu, ukitu  eta komentatu ondoren,  hainbat galdera bururatu zaizkigu. Erantzun horien bila arituko gara  unitate honetan! Mila esker, Jokin!