2015(e)ko uztailaren 13(a), astelehena

LEGAZPIKO LENBURRERA BISITA

Industria iraultzari buruz gehiago jakiteko asmotan Legazpira joan ginen. Lenburren eskutik, ekualdeko industrien sorrera eta bilakaera ikasteaz gain, gure aiton-amonen ume garaian murgildu ginen. 
Bisita interesgarria benetan!





AGUR SEIGARREN MAILA!

BUKATU DA SEIGARREN MAILA!!!!

 Irailean etapa berriari ekingo diogu, AUPA DBH!!







ESKULAN ERAKUSKETA

Aurten Euskaraz Bizi jaialdiaren inguruan egindako hainbat eskulan eraman ditugu urtero antolatzen dugun erakusketara. 

- Zoragarria geratu zaigu!



2015(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

INDUSTRIA IRAULTZA



XIX. eta XX. mendeetan zehar lan sektoreek izan duten  bilakaera hobeto ikusi ahal izateko informatika saioetan grafiko hauek prestatu ditugu:









EUSKARAZ BIZI JAIALDIA

EUSKARAZ BIZI JAIALDIA

Hiru astetako entsegu eta prestaketek maiatzaren 7an jaialdi bikaina ahalbideratu zuten. Dantzaz gain zailtasunei eta erronkei aurre egiten ikasi dugu elkarrekin lana eginez. Bolada polita izan da eta bukatu bada ere denok oroitzapenean gordeko dugu. Baita gure gurasoek ere, a zer sorpresa hartu zuten!

















2015(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

6.B AKROSPORT


6.mailako ikasle guztiak , "Akrosport"  saio bat eskeini genuen ikastolan. Akrosport,   koreografia eta akrobazia batera landuz praktikatzen da eta guk  Gorputz Heziketako klaseetan  ikasi dugu eta oso gustura gainera!

Lehen hezkuntzako 4.mailako  ikasleek  eta gure gurasoek konbidatu genituen ikustera etortzeko eta aho zabalik eduki genituen saio osoan.

- Begira begira argazkia hauek!













2015(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

BERTSO PAPER LEHIAKETA!

Gure gelakideak diren  Izaro Lesaka eta Igone Aldamak  herri mailan antolatutako bertso paper lehiaketan aipamen berezia jaso dute.


                                                          ZORIONAK BIKOTE!!!!

2015(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

HELBURUA:

Likido baten bolumena neurtzea (cmtan)

PROZEDURA:



  • Lehenengo probeta batera bolumena neurtu nahi duzun likidoa bota.
  • Azkenik ml-ak cmtara pasatu eta ikusi bere bolumena.


DATUAK:


  • 250ml sartu ditugu.
  • Beraz 250 cm ditugu


8.ESPERIMENTUA

Helburua:
Solido baten bolumenaren neurketa cm3  -tan.


Prozedura:
1- Ura probetara bota
2- Harria sartu
3- Ikusi zenbat ml igo den ura.

Datuak:
Harria bota aurretik 200 cm3  zeuden probetan, harria bota ondoren 225 cm3  zeuden. Hortaz, harriak, 25 cm3  -ko bolumena du.

Ondorioa(k):
Solido baten bolumena neurtzeko, lehendabizi probetan ur kantitate jakin bat bota behar da, ondoren soliodoa likidora bota behar da, eta ur mailak gora egiten dituen ml-ak solidoaren bolumenak dira.

KORRIKA 2015

Goizeko lau eta erditan lo geunden, eguraldi txarrak bertan behera utzi du korrika txikia! zer egingo dugu ba...   kanta dezagun ozen aurtengo abestia eta ez ahaztu:  EGUNERO DA EUSKARAREN EGUNA!!!

2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

5. ESPERIMENTUA

HELBURUA:

Esperimentu honen helburua, flaskoaren barruko likidoaren masa neurtzea zen.

PROZEDURA:

  • Lehenengo, flasko hutsa pisatu genuen.
  • Ondoren, flaskoa likidoz bete eta berriro pisatu.
  • Azkenik, flasko hutsaren pisua, flasko betearen pisuari kendu genion .

DATUAK:

  • Flaskoa hutsik: 89,8 g pisatu.
  • Flasko beteta: 215,5 g pisatu.
  • Likidoaren masa: 125,7 g pisatu

ONDORIOA: 

Likidoak masa duela da ondorioa.

4.ESPERIMENTUA, HARRI BATEN MASAREN NEURKETA

HELBURUA:

Harri baten masak zenbat neurtzen duen jakitea.

PROZEDURA:

Lehenengo, harria pisatu.
Azkenik zenbat pisatzen duen begiratu.

DATUAK:
Harriaren masa 241,4 g-koa zen.

ONDORIOA:

Edozein solidoaren masa aurkitzeko nahikoa da balantzaren gainean jartzea eta honek markatzen duena apuntatzea.


2015(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

3. AIREAK BA AL DU MASARIK?


HELBURUA:

Esperimentu honen bidez, airea materia den edo ez jakin nahi genuen.

PROZEDURA:

Lehenengo, aire gabeko globoa pisatu genuen.
Ondoren, globoa puztu eta pisatu genuen.






DATUAK:

Hutsik zegoen globoak 1,7g pisatzen zuen.

Airez beteta zegoenak, berriz, 1,8g pisatzen zuen.

ONDORIOA:

Aireak masa duela eta pisatu egiten duela ondorioztatu genuen.

2.ESPERIMENTUA: airea dagoen lekuan sar al daiteke beste materia bat?

HELBURUA:

Aireak lekua okupatzen duen edo ez jakitea.

PROZEDURA:
1-Xiringa airez bete.
2-Kristalizadorea urez bete.
3-Saiodia urez bete.
4-Saiodia kristalizadorean bertikalki sartu.
5-Xiringa eta saiodia hodi batez lotu.
6-Xiringako airea saiodira pasa.

ZER GERTATU DA:

Airea xiringatik saiodira pasa eta saiodia hustu egin da.

ONDORIOA: 

Airea materia dela eta lekua okupatzen duela.

1.ESPERIMENTUA: AIREAK BA AL DU BOLUMENIK?

HELBURUA: 

Aireak bolumena duen edo ez jakitea.

PROZESUA:

1. Lehenengo, xiringa airez bete.

2. Gero, xiringaren tutua tapatu eta enboloari bultzatu.

DATUAK:

Hasieran, xiringak 20 ml neurtzen zituen. Gero xiringaren tutua hatzarekin estaltzean eta presioa egiterakoan 5 ml-tik ezin zen jeitsi

ONDORIOA:

Atera dugun ondorioa, aireak bolumena duela da.

2015(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

KIROL KIDETZEA 4 GUNEA

Otsailaren 10 asteartean, ikastolako 4.eta 6. mailako ikasle guztiak kirol kidetze jardun bat burutu genuen.

Bertan,6.mailakoak sei gunetan banatuta geuden,eta horietako bakoitzean joku edo kirol desberdinetan ibilI ginen jolasean, futbolean, saskibaloiean, korro dantzetan, etb.

 Bukaeran 4.mailako ikasleei urrezko domina eman genien. Begira, begira argazkian hortzaka eginez urrezkoak direla nola frogatzen dute!!

MARTXOA HAUR ETA GAZTENTZAKO EKINTZEZ BETEA DAGO



EZETZ LORTU!!!
TREBEZIA LEHIAKETA.

Martxoak 1 eta 8an , 16:30etan Labeaga aretoan, sarrera doan.

- Gerturatu zaitez Labeaga aretora oso arratsalde atseginak igaroko dituzu!!




 GOIERRI GARAIKO XVII. ESKOLA ARTEKO KROSA
                                                      
 Martxoak 8an, emakumearen egunean,  Argixao estadioan egingo da.Nahi duenak parte har dezake.

- Joan zaitezte lehenbailehen izena ematera!


2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

UROLAKO PARTIDUA


                                             

2015eko 22 larunbatean, Urola futbol taldeko partidoa jokatu  genuen Zumarragako Argixau futbol tokian, Billabonako taldearen aurka.
Oso eguraldi kaxkarra egiten zuen arren gure sasoiak eta irabazteko  kemenak eta justu-justu izan arren,  partidua  irabazi  egin genuen.

Partidua azkeneko minutura iritsita zegoela eta, bukatzeko hamar segundu bakarrik geratzen zirenean gola sartu genuen, horrela 4-3 irabazi genuen.

ESKU-PELOTA PARTIDUAK LEGAZPIN

 
 Urtero bezala Legazpin, esku-pilotako  txapelketak hasi dira.

Martxoak 14 ean izango dira txapelketako partido batzuk. Finalak, Legazpiko festetan izango dira.

-Animatu zaitete eta joan ikustera!!!