2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

ATZEGI

Gaur Patrizia, Atzegiko langilea, etorri zaigu gelara eta  urritasunei buruz jardun dugu.

Honako hau ikasi dugu:

* Denok desberdinak garela, baina behar berdinak ditugula:
       -Maitatuak sentitzea, lagunak izatea, lagunekin ondo pasatzea, baloratuak izatea...
       -GAREN BEZALA ONARTUAK IZATEA.
       -Laguntza... BEHAR DUGUNEAN, ZAILTASUNEN AURREAN.
       -Gure gaitasunetan sinestea. ETA GAI GAREN NEURRIAN, EGITEN UZTEA.

* Ez dagoela inor dena ondo egiten duenik, ezta dena gaizki egiten duenik ere.

* Gure jarrera guztiz garrantzitsua dela urritasunaren aurrean.

Horregatik, guk ere Atzegiko aurtengo kanpainarekin bat egingo dugu: ELKARRION


LASTER ARTE, ENERITZ!

Lau hilabete hauetan gure artean izan dugu Eneritz. Praktika aldia bukatu zaionean pena handiz agurtu genuen. Etorri laster bisitan, Eneritz!

Hau da agur esaterakoan kantatu genion bertsoa:          AUDIOA






2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

- HAU DA MARKA HAU!

-Iaz ere, gure gelako kideek irabazi zuten Mingainluze lehiaketa!



Gure gelako  kideak diren Naroa  Alonsok eta Oihana Pastrianek, 6.Ako kidea den Lorea Arbulurekin batera, 2014ko otsailaren 1ean, Mingainluze lehiaketa irabazi zuten.








- "Bizi-bizi eta gogor aritu behar izan zuten  lehia irabazi ahal izateko". Hauek izan ziren  antolatzaileen hitzak.
- Ez zen lan erraza izan, parte hartzaile guztiek agertutako  maila bikaina  izan bait zen !- jarraitu zuten esaten bertso eskolako antolatzaileek.






- ZORIONAK  ZUEI  ERE  HIRUKOTE!!!



Argtazkian  " Cat taldea" izenarekin aurkeztu ziren hirurak.


2015(e)ko otsailaren 17(a), asteartea

IÑAUTERIAK

A zein dotore etorri ginen denok inauteri egunean! Ikusi, ikusi argazkia...

Ez zen gutxigorako, izan ere aurten Ederrena pilota lekuan bildu ginen eta inoiz baino guraso gehiagoren aurrean egin genuen dantza. Hemen duzue bideoa:

2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

MINGAINLUZE LEHIAKETA

Eurre taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketa. 


 • Emozioa azken unera arte nagusitu zen partaideen artean Mingailuzeko finalean.


 • Otsailaren 1 igandean, jokatu zen aurtengo "Mingainluze" ekimeneko finala, aurtengo azken saioa. 

 • Bertan 8 taldek neurtu zituzten indarrak, kanporaketetan aurrera egitea lortu zuten zortzi taldeak, eta final benetan estu eta porrokatu baten ondoren, gure gelako, “Eurre taldea”,Maren Etxeberria, Izaro Lesaka, Igone Aldama izan zen irabazlea.






 • Azkeneko ariketa (Zer da zer) erabakiorra izan zen, baita aurretik talde honek 'Imintzioka' ariketan egindako erakustaldian, ere, puntu andana pilatu zituzten eta azkeneko lanean abantailari eusteko moduan izan ziren.

 • Zera aipatu digute antolatzaileek : «Finalean zailtasun maila pixka bat igo genuen, baina azkeneko ariketan gurasoen laguntza izan zuten gaztetxoek, eta horrela lehia pixka bat orekatzea lortu genuen, gatza eta piperra gehitzeaz gain, noski. Kontuan hartu behar da ez dela izan batere erraza finalera iristea, eta are zailagoa irabaztea ».



 • “Emozioa izan genuen amaierara arte eta bukaera oso polita izan da guretzat”- hunkituta adierazi digute gure gelako txapeldunek, Maren Etxeberria, Izaro Lesaka eta Igone Aldama.

 Pozik egoteko moduan daude, beraz, igandeko txapeldunak!