2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

BERTSOLARITZA

Doinu berriak ikasten jarraitzen dugu eta doinuarekin batera sorta bakoitzeko lehenengo bertsoa. Oraingoak hauek dira garai eta estili oso desberdinekoak gainera:

1. JARDIN  BAT  ZURETZAT  (Xabier Lete)

2. MARKESAREN ALABA  (Herrikoia)

3. NORTEKO FERROKARRILA (Txirrita)


Mila zortzirehun hirurogei ta 
zazpigarrengo urtean, 
lehenengo trena ikusi nuen 
Espainiako partean, 
bide pixka bat bistan pasata
inoiz sartua lurpean; 
perra berriak erantsi dizte 
handikan orain artean. 

Modu horretan jarri zuenak 
Norteko ferrokarrila, 
jakinduria haundia zuen, 
entendimentu abila;
gizonik ezin hasi liteke 
zaldi hobearen bila: 
goizean irten Irundik eta
iluntzerako Madrila.

2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

2014(e)ko urtarrilaren 14(a), asteartea

3.UNITATEA

Urte berriarekin unitate berria hasi dugu. Paraleloak, meridianoak, Ekuatorea, hemisferio... hainbat hitz ezagutu ditugu eta.. aizue, askotan ez da material sofistikaturik behar kontzeptuen esanahia ulertzeko. Guk laranjak erabili ditugu!



PARALELOAK ETA MERIDIANOAK

Ea eskema honek ikasi beharreko lehenengo galdera hobeto ulertzen laguntzen dizuen:



2014(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena

GABONETAKO XXV. IDAZLAN ETA KRISMA LEHIAKETA

Herri mailan antolatutako idazlan lehiaketan, Igone Aldama gure gelakideak, aipamen berezia jaso zuen eta, artista bikainen erara, Krisma lehiaketako lehen saria ere bai. Zorionak Igone!

2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

ELKABIZITZA : ANTZERKI FORUMA

Abenduko azkeneko egunetan, Baketik-en eskutik, balio etikoak lantzeko Antzerki Forum tailerra burutu genuen. Bertan elkarbizitza hobetzeko hainbat ideia bururatu zitzaizkigun. Urtarrilean gaia lantzen jarraituko dugu tutoretza saioetan.