2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

GABONAK HELDU DIRA

Gabonetan  ezin dira falta garaiko kantak. Hemen duzue Ikastolako koruak gu guztiok zoriontzeko aukeratu duena.


2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA

Dagoeneko hasi gara euskararen eguna prestatzen. Hemen dituzue  bost erritmoak.
Landu itzazue JO TA KE!

DANBOR HANDIAK


DANBOR ERTAINAK


DANBOR TXIKIAK


TAPAK


MARAKAK


1.entsegua egin dugu. Ikusi zein ondo!



EUSKARAREN EGUNEKO BATUKADA MUNDIALA IZANGO DA, ZALANTZARIK GABE!!!

2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

JUAN DE LIZARAZU ARETOA

Ibilaldiari bukaera emateko, Juan de Lizarazu aretora joan ginen.
Bertan, hainbat mineral deigarrien argazkiak ikusi genituen. Gure gustukoenetako batzuk: hortzeri kaltzita, goetita, limonita eta septarea izan ziren.
Mineral guztiak ederrak ziren, batzuk beste batzuk baino gehiago.
Bukaera ederra izan zen hura.

UDALETXEKO ERAKUSKETA

MEATZARITZA ETA MEATZARIAK Mineralekin eta meatzaritzarekin lotura duten gauza guztiak ikusi genituen udaletxeko harrera aretoan: meategiko lanparak, meatzarien jantziak, meategiko tresnak( mailuak, zintzelak, kriseiluak edo argi-zuloak)...
Meatzariek zuloak egiten zituzten meategietan eta sokekin jaisten ziren zuloetara, batzuetan oxigenoa ez zegoen tokietan agertzen ziren. Lanera joaten ez ziren egunetan, begira zein jantzi dotoreak erabiltzen zituzten!
Ekintza hauek duela ehun urte gertatu ziren gutxi gorabehera. 

MINERALEN TAILERRA

Ondoren, tailerrean, mineralen ezaugarriak ezagutu eta, modu errazean, bereizten ikasteko aukera izan genuen. Horretarako froga sinpleak egin genituen: mineralen gogortasuna,haustura, distira,... Nahikoa izan genituen etxeko giltzak,azazkalak, lupa edota eman ziguten portzelanazko zatitxo bat erabiltzea gustura ibiltzeko.

URRELUR ASTEA

URRELUR MINERAL ETA FOSILEN MUSEOA Kultur Etxeko beheko solairuan dagoen erakusketak bi zati ditu ondo bereiztuak: lehenengoa mineralei buruzkoa, Zientzia Mineralogikoaren sarrera eredu izan nahiko luke, katalogazio eta sailkapen ezin hobean kristalizazioak erakutsiz Aurreko astean Urretxun, mineralogia astea izan zen eta asteazken goizean Urrelur museoa bisitatu genuen eta horri buruz hitz egingo dizuegu:
Harri guztiek mineralak dituzte.
Lehenengo mineral puroei buruz informazioa eman ziguten, ondoren sulfuroak eta oxido eta hidroxidoak aioatu zigizkiguten. Gero, silikatoei buruz hitz egin ziguten, adibidez: Esmeralda, Mika eta Ortosa. Albita eta Ortoplasarekin zeramika egiten da, Talkoa, berriz, makilatzeko erabiltzen da, baita ere korindoia bi koloretakoa aurki daiteke, gorria denean errubia da eta urdina denean, berriz, zafiroa dela ikasi genuen.
Gogoratu beti mineralak kantitate mugatuan sortzen direla, hau da, arduraz erabili behar ditugu eta ondoren, ahal izanez gero, birziklatu!!

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

LURPEKO URAK

Arrikrutzen bertatik bertara kanpo eragile baten lana (lurpeko urak) ikus ahal izan genuen, a zer kobazulo puska! Han ikasitakoa errepasatzeko aukera izango duzue txanela.net-eko animazio honekin:

(Klikatu irudian)



Ea GALDERA guztiak ondo erantzuten dituzunj!

LURRIKARAK

Animazio honekin barne eragileen lanketa bukatuko dugu. Klikatu irudian ikus ahal izateko!



Animazioa landu ondoren, ziur ondo erantzuten dituzula GALDERAK.

6.MAILAKO BIDEOA

Agindu bezala hemen duzue guraso bileran ikusitako bideoa.


2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

TALDE LANA


        
                   HAU BAI DELA TALDEAN LAN EGITEA!!!!!!

SUMENDIAK

Sumendiei buruz lan polita egiten ari gara. Orain irudian klikatuz teoria piskat ikasteko aukera izango duzue.



TOLESTURA ETA FAILAK

Irudian klikatuz bi kontzeptu hauek hobeto ulertzen lagunduko dizuen animazioa aurkituko duzue.



Ea orain GALDERAK ondo erantzuten dituzun!

NAZIOARTEKO ESPAZIO ESTAZIOA

Pelikula ikusi ondoren kezka  handia sortu zen ISS edo Nazioarteko espazio estazioaren egoeraren inguruan eta astronauten osasunaren inguruan.
"Lasai, pelikula bat besterik ez da!!
Edozein modutan, beraien egoera, bertatik bertara ikusi nahi baduzue
NASAko helbide HAU gustukoa izango duzue!

Gainera behean delako estaziotik Lurra nola ikusten den ikus dezakegu:<br />
<br />


 Wikipediako artikulu honetan hainbat datu aurki ditzakegu:  HEMEN



Broadcast live streaming video on Ustream

2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

ARANTZAZUKO BASILIKARI BISITA

Gandiaga museoko erakusketatik eta goiko ibilbidea eginez, basilikaren aurreko plazoletara jeitsi ginen.
Hango harmailetan bazkaldu genuen.

Jolas pixka bat egin ondoren basilika ikustera joan ginen.

Arantzazuko historiaren berri genuen bitartean "Oteizaren apostoluak" ikusten txundituta gelditu ginen!! Eskailerak jeitsi eta Txillidaren "infernuko ateak" zeharkatu ondoren elizan sartu ginen.
Sartu orduko ,Lucio Muñoz-ek absidean egindako erretablu zoragarria ikusi genuen. Erdi -erdian, artzaiak aurkitutako ama birginaren irudi dotorea kontenplatu genuen.
 Kriptaren barruan "Nestor Basteretxeak" margotutako irudi liluragarri eta modernoak ikusi genituen.

 Leku izugarria da, artez betea dago.
Primeran pasa genuen eta asko ikasi genuen!!!

ARRIKRUTZEN

 


2014ko urriaren 14an Oñati aldera joan ginen 6.mailako lagun guztiak. Ibilaldian bi bisita egin genituen, Arantzazura eta Arrikrutzera. Goiz partean, Arrikrutz kobazuloa ikusi eta bertan harriei buruz asko ikasi genuen: harri motak, kareharriaren berezitasuna...  Hasieran Arrikrutzeko interpretazio zentroan izan ginen eta bertan mineralei buruzko hainbat gauza erakutsi zizkiguten.
Ibilbide geologikoa egin ondoren Kobazuloan sartu ginen. Estalagtitak eta estalagmitak, tigreak eta hartzak ikusi genituen. -Zein ederra!

GANDIAGA MUSEOA

Eguerdirako Arantzazun geuden. Gandiaga topagunean dagoen Amets-kabi erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen.

Esposizion,gure garaiko hainbat artistek egindako artelanak ikusten jardun genuen.




2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

OZONO GERUZA

Lurraren atmosferaren gas geruza da. Geruza honek eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen  %97-99a xurgatzen du. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35km  artean planeta guztia inguratzen du.        

   

Geruzaren aurkikuntza Charles Fabry zientzialariak egin zuen 1913an.

"Goierriko saskibaloi taldeko aurkezpena"

                               Urretxu- Zumarragako  Goierriko aurkezpena

2014ko Irailaren 12an Gernikako plazan, "Goierri" saskibaloi taldeko aurkezpena antolatu zen. Arratsaldeko seietan, talde guztietako kideei argazkiak atera zizkiguten.
- Benetan dotore agertzen gara!!!

LURRAREN GERUZAK

                                                               

6.B-ko ikasleeek lurraren geruzak ikasten hari dira.Errezago ikasi al izateko plastilinaz Lurraren geruzak egin dituzte.
Esaten duten bezela erraz eta oso ondo ikasten da, gainera era polita eta dibertigarria ikasteko.Ondo ikasi nahi baduzu proba ezazu. 




Lurra kanpotik


Lurra barrutik oso ondo ezagutzen dugu, zer iruditzen zaizue lurraren kanpoaldea hobeto ezagutzen badugu???? Ea gustatzen zaizuen!!




Eguzkia, eta ilargiaren ondoren gauean argi gehien ematen duen objetua Geltoki Espazial Internazionala da.

ETXEBERRIKO 3X3KO TXAPELKETA

10-11 urteko neska mutilak urriaren 4ean Etxeberriko auzoko festetan 3X3 saskibaloiko txapelketa ospatu zuten, goierri saskibaloiak antolatutakoa. Bertan oso giro polita zegoen saskibaloia gazteak praktikan gehiago jartzeko. Oso ondo pasatu zuten gazteek.










AURKEZPENAREN ABESTIAK





Mendian gora haritza abestia


Kaixo guztioi, musikako klasetan abesti berri bat ikasten ari gara Imanolen "Mendian gora haritza". Etxean entsaitu ahal izateko bloggera igo dugu.


- Hona hemen gustura ikasteko aukera!!






2014(e)ko irailaren 30(a), asteartea

Atmosfera zer den, zeintzuk diren bere osagaiak, zein funtzio betetzen duen... Hainbat informazio aurkituko duzue animazio HONETAN

Ea informazioa ondo jaso duzuen GALDERA hauek erantzunez jakingo duzue!


2014(e)ko irailaren 15(a), astelehena

GURE PLANETAREN SORRERA ETA BILAKAERA

Izenburu hori du ingurunean lantzen ari garen lehenengo puntuak. Oraingoan ere baditugu eduki horiek hobeto ulertzen eta ikasten lagunduko diguten animazioak! Irudietan klikatuz ikus ahal izango dituzu! 

UNIBERTSOAREN SORRERA




HEMEN dituzu animazioari buruzko galderak 

URAREN SORRERA





HEMEN dituzu animazioari buruzko galderak


BIZITZAREN SORRERA




HEMEN dituzu animazioari buruzko galderak





SEIGARREN MAILARA IRITSI GARA!

Dagoeneko Lehen Hezkuntzako gailurrera iritsi gara. Etapako handienak gara!

Blog honetan gure iazko historia idatzita dugu dagoeneko, ikasturte honetan ere lan horri jarraipena emango diogu.

2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

BUKATU DA!!

IKASTURTEKO AZKEN EGUNERA IRITSI GARA. 
Zenbat gauza egin ditugun hamar hilabete hauetan! Blogean atzeraka joanez birgogora ditzakezue. 
Irailean berriro ikusiko dugu elkar, bitartean... ONDO PASATU OPORRAK!!! 



ZUMAIA

6. unitatean landutako ekosistemak bertatik-bertara ikusi ditugu Zumaian. 

Egun ederra pasatzeaz gain asko ikasteko aukera izan dugu!
Hemen duzue ateratako argazki-bilduma:

INGURUA AZTERTZEN

ESKU LAN ERAKUSKETA

HONA HEMEN URTE GUZTIAREN ZEHAR EGINDAKO ESKU LAN BATZUK. Zelai Ariztiko erakusketa aretoan izan ditugu erakusgai. - Artista bikainak gara gu!




2014(e)ko ekainaren 22(a), igandea

CHOCOLATE PARTY

Hello! Last Thursday we had a Chocolate party with 1st grade students.We told them a story, sang songs and ate chocolate. We all had a great time. It was FANTASTIC!!!!




2014(e)ko ekainaren 19(a), osteguna

BERTSOLARITZA

Bertsolaritzako azken saioan doinu berezi bat ikasiko dugu: IRRI EGITEN DUNARI. Udarako kanta polita, ezta?

EUSKARAZ BIZI

Aurtengo Euskaraz Biziko ipuin lehiaketan Igone Aldama  izan da saritua “Euskaldun bat Erroman” ipuinarekin.
-ZORIONAK IGONE!!