2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Eureka museoan egindako argazkiekin bideotxo hau prestatu dugu. Ea zuen gustukoa den:







1. UNITATEKO ESKEMA




Puff... ez da erraza izan ikasi dugun guztia orrialde batean sartzea, baina hemen dago gai honi dagokion kontzeptu mapa. Errepasorako baliagarria izan daiteke.  





2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

LURRA ETA ILARGIA

Hemen dituzue txanela.net-eko beste bi animazio, ikasi beharreko testuak hobeto ulertzeko. 
(Animazioa ikus ahal izateko sakatu irudietan)


Ea orain galdera HAUEK ondo erantzuten dituzun!


Ea orain galdera HAUEK ondo erantzuten dituzun!

2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

EUREKA MUSEOA


Bigarren mailatik ezagutzen bagenuen ere, atzo beste bisita bat egin genuen Donostiako Zientzia Museora eta oraingoan ere gauza piloa ikasi genuen.


Hiru ekintza burutu genituen. Batetik,  Planetariumean astroen mugimenduak behatu genituen. Gainera, tailerrean, era praktikoan, zer diren eta zergatik sortzen diren urtaroak ulertu genuen. Azkenik,  museoan zehar bisita gidatua egin genuen; horrela 5. unitatean landuko dugun argiaren gaiari lehenengo hurbilketa egin diogu.
Egun ederra pasatzeaz gain etekina atera genion bisitari (hala ere, 6. mailan berriro joateko adina materiala gelditu zen han!).


2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna

IZAZPIRA (971m) IGO GARA

Aurten ere udazkenean mendira joan gara egun pasa 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleak. Elizkaletik abiatu eta Izazpira  igo ondoren, Antion bazkaldu eta jolastu dugu. Eguraldia uste bezain ona izan ez bada ere, egun ederra pasatu dugu!

GALAXIAK

Galaxiei buruzko informazioa ikasten lagunduko dizu kontzeptu mapa HONEK

UNIBERTSOA

Txanela.net-eko animazio honek ingurunean ikasitakoa hobeto ulertzen lagunduko dizula uste dugu. Klika ezazu HEMEN