2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

ELIKAGAIEN 3.ESPERIMENTUA

JANARIEK URA AL DUTE? 

Helburua:
Ogiak ura duen ala ez jakitea. Horretarako ogi zati bat berotu egin dugu.





Prozedura: 
Lehendabizi, ogia pirex ontzitxo batean jarri eta pisatu genuen 
(ogia + ontzia. Biak batera pisatzearen helburua apurrak ez galtzea izan zen, horrek pisuan eragina izango zuelako).
Gero saretxoaren gainean berotu eta zer gertatzen zen behatu genuen.
Azkenik, ontzia (ogia bertan zuela) pisatu genuen.


Datuak:
Hasieran ogi puskak eta ontziak 18,3 g pisatzen zuen eta bukaeran 15,8g. Berotzen zen bitartean kea atera zen eta ogia txigortu.
Txigortzen zen bitartean, ogiak zuen ura lurrundu  eta ke itxuran atera dela pentsatzen dugu, horregatik pisua galdu duela.


Ondorioa:
Ogiak ura du. Ogi txigortuak normalak baino ur gutxiago du, prozesuan galdu egin duelako.



ELIKAGAIEN 2. ESPERIMENTUA

ALMIDOIA ANTZEMATEN


Helburua: 
Aukeratutako elikagaiek almidoia (karbohidrato bat) duten edo ez antzematea. Horretarako, Lugol izeneko erreaktiboa erabili genuen almidoiarekin elkartzean urdintzen baita.






Prozedura:
Lehendabizi, saiodira janaria bota eta ur piska bat gehitu genion almidoiari   disolbatzeko aukera emateko. Ondoren, matxardaz heldu eta berotu genuen. Azkenik, 6 tanta lugol gehitu eta zer gertatzen zen behatu genuen.

Datuak:
Ogia eta patata lugola botatzean  urdindu egin dira; azukrea, berriz, ez.

Ondorioa:
Ogiak eta patatak almidoia dute, azukreak, berriz, ez du almidoirik.





ELIKAGAIEN 1.ESPERIMENTUA

PROTEINAK ANTZEMATEN

Helburua: 

Elikagaiek proteinak dituzten edo ez antzematea. Horretarako azido nitrikoa erabili dugu, proteinak dituzten janariekin horitu egiten delako.




Prozedura:
Saiodira elikagai likidoa bota eta irakasleak (arriskutsua baita!) 6 tanta azido nitriko bota diogu. Ondoren matxarden laguntzaz sutan berotu eta zer gertatzen zen ikusi dugu.


Datuak:
Esnea horitu eginda, beraz proteinak ditu; gauza bera esan dezakegu ogiari buruz. Patata, berriz, ez da aldatu, beraz ez du proteinarik.

Ondorioa:
Ogia eta esnea elikagai eraikitzaileak dira proteinak dituztelako, ura berriz ez.













2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

BERTSOLARITZA-DOINU BERRIAK

Aste honetan bi doinu berri ikasi ditugu, biak oso alaiak:


NAFARROAKO MENDI GAINETAN
(DONAPALEU)
Nafarroako mendi gainetan
Baigorrirantza begira,
ixiltasunak pairatzen digu
harresi zaharren segira,
gertatuaren hautsak harrotzen
irudimena ari da,
goroldioak estali bait du
Donapaleuren kondaira.




INAUTERIETAKO BIDEOA

Inauteriak aspalditxo bukatu baziren ere gorgora ekar ditzakezue gure gelako bideotxoa ikusiz!


A zein apain gauden!

2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

ELIKADURA OSASUNTSUA: HITZALDIA



Uniateari hasiera emateko ekintza berezia burutu genuen, gosari osasuntsua, hain zuzen. Gogoratzen? Harrezkero, elikadurari buruz asko ikasi dugu, blog honetako sarrerak lekuko, eta amaiera emateko Amaia Siguenza (bertako gurasoa) izan dugu gurekin. Era atsegin bezain garbian  elikadura osasuntsuaren giltzarriak azaldu dizkigu.



Berak erabili duen aurkezpena hemen txertatzeko aukera eman digu, horrela zuetako bakoitzak etxekoei ikasi duzuena azaltzeko gai izango zarete.

Ez ahaztu, ikasi dugunez gure osasunak, neurri handian, jaten dugunarekin lotura badu!!

 

2014(e)ko martxoaren 14(a), ostirala

DIGESTIO PROZESUA



Txanela.net-eko animazio HONEK digestio prozesua ulertzen lagunduko dizue.

GALDERAK erantzunez zenbat dakizun konproba dezakezu.