2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

5.UNITATEA -ESKEMAK

Unitate berriari hasiera eman diogu, argia, beroa eta soinua izango ditugu aztergai oraingoan, eta noski, errezago ikasteko aurrekoan bezala, eskemak egingo ditugu. Hemen ditugu lehenengo biak:




2014(e)ko apirilaren 4(a), ostirala

PINTXO ERAKUSKETA

Jaten hasi eta jaten amaitu dugu unitatea! A ze pintxo ederrak ikusi eta dastatu genituen. Ikusi, ikusi argazkia!




Berdinak prestatzeko aukera ederra duzue, bertan aurkituko dituzue eta errezetak. ON EGIN!!!

BERTSO PAPER LEHIAKETA



Aurten udaberria emankor etorri zaigu. Martxoan Bertsoak lehiaketan gure  gelakide diren Marenek eta Izarok   aipamen berezia jaso dute.
BEJONDEIZUELA! Gustura entzun genuen Zelai Ariztin bertso zaparrada hura.

ZORIONAK, BIKOTE,  eta segi jo ta ke bertsotan!!!


JUUL





Aurten ere azken boladan irakurritako liburuen artean gustukoenari botoa eman diogu, baina oraingoan gure botoa elektronikoa izan da, argazkietan ikus daitekeen bezala!

Hemen dituzue gure gelan, zein gure ikastolako 5. mailako geletan aukeratu ditugunak.

Garbi dago Toti Martinez de Lezearenak eta Jeff Kinneyrenak oso gustuko ditugula!