2014(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

ELIKAGAIEN SAILKAPENA

Unitate honetan eskemak egiten eta interpretatzen ikasten ari garenez hona hemen,txukun-txukun, egin duzuen lehenengoa:


BERTSOLARITZA

Hona hemen aste honetan ikasi behar dugun doinua. Ez ahaztu lehenengo bertsoa buruz ikasi behar dugula!



2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

GIZA GORPUTZA

4. unitateari hasiera eman diogu!








ELKARBIZITZA


  • Elkarrekin bizitzea zein zaila den badakigu!








  • Elkarbizitzaren ondorioz sortu daitezkeen arazoak  antzerkiaren bidez landu genituen.






  •  Jorratu genituen gaien artean  errespetua, desberdinenarteko parekotasuna, elkartasuna, indarkeriaren prebentzioa…









  • Gustura aritu ginen arren…oso lan serioa egin genuen.



  • Antzerkiaren bidez, egoera  errealak  aztertu  genituen.





  • Egunero, lagunen artean sortzen zaizkigun gora-beherak...



  •  Azkenik, arazoa konpondu ahal izateko, zein pausu eman behar ditugun garbi gelditu zitzaigun.




  • Hemendik aurrera, praktikan jartzea bakarrik gelditzen zaigu!





2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

GOSARI OSASUNTSUA IKASTOLAN

5. mailakoak elikagaiak eta digestio aparatua lantzen ari gara, horregatik Bihotz Bizi elkartearen eskutik Ikastolan gosari osasuntsua egin genuen otsailaren 13an.




Goizeko 9etan jangelan elkartu ginen. Bertan gaiari buruzko bideo bat ikusi eta komentatu genuen. Ondoren, mahaian eseri eta jateari ekin genion: fruta, esnea, ogi egin berria, oliba-olioa eta indioilar xerra bat jan genituen.



 


Jangela txukun-txukun utzi ondoren, 10etan hurrengo saioari energiaz beteta ekin genion.




Ea hemendik aurrera etxean, egunero gosari osasuntsua egiteko behar den denbora hartzen dugun!


JON BALENTZIAGAREKIN SOLASEAN

Albisteen munduan buru belarri murgilduta ibili gara 5. mailakoak 3. unitatean. Egunkarietako testu motak aztertu eta gero, albistean zentratu gien eta nola gainera! Albistegi dotore bat grabatu ondoren, otsailaren 10ean Jon Balentziagarekin solasaldia izateko aukera paregabea izan genuen.

Eskerrik asko, Jon eta hurrengo bat arte!