2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

ARRIKRUTZEN

 


2014ko urriaren 14an Oñati aldera joan ginen 6.mailako lagun guztiak. Ibilaldian bi bisita egin genituen, Arantzazura eta Arrikrutzera. Goiz partean, Arrikrutz kobazuloa ikusi eta bertan harriei buruz asko ikasi genuen: harri motak, kareharriaren berezitasuna...  Hasieran Arrikrutzeko interpretazio zentroan izan ginen eta bertan mineralei buruzko hainbat gauza erakutsi zizkiguten.
Ibilbide geologikoa egin ondoren Kobazuloan sartu ginen. Estalagtitak eta estalagmitak, tigreak eta hartzak ikusi genituen. -Zein ederra!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina